
Eskatutako ikerketa: Lantegi Batuak eta Bizkaiako sare sozialaren arteko harremanetarako gune berriak bilatu.
Garatutako proiektua: HAU NIK EGIN DUT!!
Proiektu honen misioa minusbaliatuek langile bezala egiten duten zereginaren inguruan Bizkaiko gizartea sentsibilizatzea da, integrazioa, gaitasunak, normaltasuna etab. transmitituz.
Hori lortzeko komunikatu parte-hartzailea egitea pentsatu dugu, 1. PERTSONAN, protagonistekin. Ez dugu nahi "argazkian" ateratzen direnak soilik izatea, baizik eta argazkia egiten dutenak izatea nahi dugu, ahalik eta bitartekotza txikiena egon dadin ahaleginduz (kontzeptualizazioan, errealizazioan, aurkezpenean...). HAIEK TRANSMITITZEN DUTENA TRANSMITITU.
Proiektua prozesu ireki bezala ulertu dugu, eta Disonancias esperientziaren lehen fasea da. Dispositibo-tailerraren bitartez garatutako prototipo bat. Tailer horietan pertsona minusbaliatuei hitza ematen zaie lanaren inguruan dituzten esperientziak kontatu/azaldu ditzaten: zer egiten duten, zein produkzio prozesu egiten duten, beren arteko harremanak, zer esan nahi duen lanera joateak, beren motibazioak, etab.
Erlaziozko inguruneak sortu nahi dira, bertan teknologia berriak espresio-eramaile izango dira, eta tailerrak ALFABETIZAZIO DIGITALerako guneak, pertsona minusbaliatuei KOMUNIKATZEKO ERREMINTA ETA GUNE EGOKIAK emanez, beren eduki eta informazioen produktoreak izan daitezen.
Agian hemendik aurrera erronka nagusia ez da izango haiek hitza hartzea, baizik eta gu izan behar gara gai ondorio guztiekin haiei emateko. EZ DADIN EGON HAIEK BAT ETA GUK BAT.
http://estolohehechoyo.com
www.lantegi.com
www.amaste.com